Porrota
Bilbao Basket, Eurokopatik at (81-85)
Erredakzioa
Joan-etorriko partida izan da, baina Rafa Pueyoren taldeak ezin izan du Izar Gorria gainditu eta agur esan dio txapelketari.
Bilbao Basket Eurokopatik kanpo geratu da Izar Gorria Belgradeko taldearen aurka, Last 32 taldeko bosgarren jardunaldiko partidan, porrota jasota (81-85). Joan-etorrikoa izan da neurketako lehen zatia, eta zaleen bultzada erabakigarria izan da taldea suspertzeko.
Serbiako taldeak indartsuago hasi du partida, baina "Miribilla efektua"-ri esker, markagailuan hurbildu da Bilbao Basket, eta atsedenaldian berdintasuna zen nagusi (37-37).
Bigarren zatian, partida erabakita uzteko aukera izan du Izar Gorriak, baina ez du egin eta beltzezko gizonek aukera baliatu dute markagailuan aurretik jartzeko. Hala ere, jokaldi erabakigarrienetan kale egin du etxeko taldeak, eta bisitariak nagusitu dira. Blazic izan da saskiratzailerik onena, 20 puntu eginda, eta Mumbruk 18 egin ditu. Azpimarratzekoa da Roger Grimauk lan izugarria egin duela (23 puntuko balorazioa).
Fitxa teknikoa:
81 - Bilbao Basket (17+20+20+24): Raul Lopez (3), Vrikic, Mumbru (18), Hervelle (4) eta Kavaliauskas (6) -hasierako bostekoa-; Grimau (15), Bertans (11), Pilepic (11), Markota eta Gabriel (13).
85 - Izar Gorria (25+12+23+25): Nelson (13), Blazic (20), Simonovic (2), Radenovic (11) eta Marjanovic (11) -hasierako bostekoa-; Jenkins (2), Lazic (3), Dragicevic (16) eta Katic (7).