Medikuaren parteak
Raul Lopez baja izango da hurrengo 6-8 asteetarako; Doblas, zain
Redacción
Bilbao Basketeko joko-antolatzaileak ezker eskuko metakarpoko hezur bat hautsi du, eta Doblasek eskuineko orkatilean dauka mina baina klubak ez du lesioaren garrantzia zein den jakinarazi.
Raul Lopez Bilbao Basketeko joko-antolatzaileak ezker eskuko metakarpoko hezur bat hautsi du, eta baja izango da datozen 6-8 asteetarako. Gipuzkoa Basketen aurkako derbian lesionatu zen, 13. minutuan.
Ez dirudi gainera, egungo egoera ekonomikoan, talde bizkaitarrak ordezkorik fitxatzeko asmorik duenik. Gauzak horrela, Roger Grimauri eta Dairis Bertansi eman beharko dizkie minutu gehiago Rafa Pueyok.
David Doblasen lesioa
Gipuzkoa Basketeko jokalariak ere min hartu zuen igandeko euskal derbian. Talde gipuzkoarrak jakinarazi duenez, eskuineko orkatilean dauka mina baina ez dute zehaztu lesioaren garrantzia zein den.