Lesioa
Ondo atera da Raul Lopezi egin dioten ebakuntza
Erredakzioa
Taldeak ezarritako epeak betetzen badira, Viceko jokalariak sei partida galduko ditu.
Ondo atera da Bilbao Basketeko Raul Lopez jokalariari egin dioten ebakuntza. Gipuzkoa Basketen aurkako derbian lesionatu zen, eta ezker eskuko metakarpoko hezur bat hautsi zuen. Joko-antolatzailea hurrengo 6-8 asteetarako baja izango da. Mutualia klinikako Gaviria eta Astobiza medikuek operatu dute, Bilboko klubak jakinarazi duenez.
Taldeak ezarritako epeak betetzen badira, Viceko jokalariak sei partida galduko ditu: Estudiantes, Herbalife Kanaria Handia, FC Bartzelona, Cajasol, Real Madrid eta Valladolid taldeen aurkakoak hain zuzen ere.