Larunbatean, 20:15ean
Bilbao Basketek Cajasol hartuko du, playoffa jokatzeko aurkari zuzena
Erredakzioa
Rafa Pueyoren mutilek 'Miribilla efektua'-ri etekina atera nahi diote, larunbatean 20:15ean, aurkariarekin garaipenetan berdintzeko eta playoffa jokatzeko borrokan jarraitzeko.
Bilbao Basketek Cajasol hartuko du Bilbao Arenan, larunbatean 20:15ean, beti etxean ematen duen bertsiorik onena berreskuratzeko eta Endesa Ligako playoffaren borrokan dagoen aurkari zuzen bati irabazteko. Irabaziko balute, Cajasolen garaipenak eskuratuko lituzkete (hamar), eta lehenengo zortzien artean geratzeko bidea sendotuko lukete. Norgehiagoka zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek.
Rafa Pueyoren taldea garaipenaren bila irtengo da, beste bolada txarra saihesteko asmoz. Azken partida galdu egin zuen Estudiantesen aurka. Izan ere, etxean ez dute irabazten. Madrileko porrota laugarrena izan zen, jarraian, etxetik kanpo. Horregatik, Bilbao Basketek etxean lortzen duen energia gehigarria aprobetxatu behar du.
Alberto Diaz, aste honetan heldutako anotatzaile gaztea, etxeko taldearen berritasun nagusiena izango da. Malagakoa, Unicajak utzia, Bilbao Basketen arituko da denboraldi amaierara arte, Raul Lopez lesionatua ordezkatzeko.
Rafa Pueyoren arabera, "oso maila fisiko onean iritsi da Alberto Diaz, erritmoarekin eta gauzak emateko gaitasunarekin". Entrenatzaileak uste du, ordea, jokalari guztien lana dela beharrezkoa.
Mamadou Samb Cajasolen aurka aritzeko zalantza da, aste osoan zehar ez delako entreinatu, "oineko hezur-edema" batengatik. Zoran Vrkic eta Roger Grimau prest egongo dira berriz.