Negozioazioak zapuztuta
Bilbao Basket babesteko negoziazioak eten ditu IMQk
Erredakzioa
Saskibaloi taldearekin zituen elkarrizketak 'gelditu' egin ditu osasun-erakundeak.
IMQk "Bilbao Basketen izenaren babeslea izateko elkarrizketak geldituta" utzi dituela iragarri du, "kudeakea plana jaso eta taldearen oraingo egoera ezagutu arte". Aseguru medikoaren eta saskibaloi taldearen arteko elkarrizketak, beraz, etenda geratu dira.
Enrique Guzmanek, aurreko astean taldeko hurrengo kudeatzailea bezala aurkeztua, Bilbao Basketen eta IMQren arteko akordioa iragarri zuen prentsaurrean. Osasun-erakundeak laster gezurtatu zuen, negoziazioak irekita zeudela baina akordiorik ez zegoela esanez.
IMQk "proiektuaren etorkizuneko bideragarritasuna ziurtatzen duen kudeaketa proiektua" eskatzen du, eta oraindik ez du jaso. Baldintza horri beharrezkoa zaio proiektua babesteko, "egonkortasuna, gardentasuna eta ikusgaitasuna ziurtatzeko asmos".
Osasun-erakundeak etorkizunean laguntzen jarraitu nahi du, "baldintzak eta bermeak ematen direnean".