Itxi

Ez da babeslea izango

Bilbao Basketen eta IMQren arteko negoziazioak, behin betiko geldituta

Erredakzioa

Negoziazioak eten ditu IMQk, eta ez da Bilbao Basketen babeslea izango, 'proiektuak ez duelako batere bideragarritasunik'.

IMQk "behin betiko eten ditu Bilbao Basketen izenezko babesle berria izateko negoziazioak". Osasun-erakundearen arabera, Bilbao Basketek aurkeztutako proiektu ekonomikoak "ez du batere bideragarritasunik", eta negoziatzeari utzi dio.

IMQ taldeko babesle berria bezala aurkeztu zuen Enrique Guzmanek. Geroago, akordiorik ez zutela sinatu esan zuen IMQk, negozioazioak aurrera jarraitzen zuten arren. Behin Bilbao Basketen kudeaketa proiektua jasota, aseguru medikuak eskatuta, IMQk guztiz gelditu ditu negoziazioak.

IMQ, hala ere, taldea "laguntzen" jarraituko du, orain arte bezala babesleetako bat izaten, "kirol proiektuak etorkizuna duelako".

Albisteak (3)