Igandean, Unicajaren aurka
Bilbao Basketek adorea emango dion garaipena behar du
Erredakzioa
Hamargarren dago sailkapen nagusian, 10 garaipenekin, eta distantzia berdinera ditu playoffak eta jaitsiera postuak.
Bilbao Basketek Unicajarekin neurtuko ditu indarrak igande honetan Martin Carpena pabiloian (18:00etan), eta kemena emango dion garaipena behar du.
Hamargarren dago sailkapen nagusian, 10 garaipenekin, eta distantzia berdinera ditu playoffak eta jaitsiera postuak. Klubak gainditu omen du krisi instituzionala, eta Rafa Pueyoren taldeak eguneroko lanean jarri nahi du arreta osoa, “ahalik eta partida gehien irabazteko”.
Zoran Vrkic jokatzeko prest dago, baina Axel Hervellek ezin izango du neurketan parte hartu.