Itxi

Endesa Liga

Bilbao Basketek urrats garrantzitsua eman du, kategoriari eusteko

Leire Etxazarra | eitb.com

Talde bilbotarrak sufritu egin du, azken laurdenean garaipena bideratzea lortu duen arte.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bilbao Basket aise nagusitu zaio UCAM Murtzia taldeari 82-69, Endesa Ligan jarraitzeko borrokan duen aurkari zuzenetako bati, hain zuzen. Bizkaitarrei kosta egin zaie partidan sartzea, baina beteranoek garrantzi berezia izan dute bere gain hartu dute neurketa aurrera ateratzeko ardura guztia.

Beltzezko gizonek gaizki hasi dute partida, Rafa Pueyoren taldeak sarri egiten duen bezala. Murtziak etekina atera dio bilbotarren nahasmenari eta 9 puntuko aldea lortu dute, joko bizia eginda, baina Markotaren hiruko batek eta ondo bukatutako eraso pare batek partidan sartu dituzte bizkaitarrak berriro. 17 eta 20 izan da lehen 10 minutuen amaierako emaitza.

Bigarren laurdenean oreka izan da nagusi. Beltzezko gizonak lehen aldiz aurretik jarri dira (24-22), baina ez dira aldea zabaltzeko gai izan. Gauzak horrela, berdinduta iritsi dira atsedenaldira: 39-39.

Atsedenaldiaren ostean, partida bide beretik abiatu da. Inork ez du jokoaren agintea hartu, eta markagailuan orekak nagusi izaten jarraitu du. Hirugarren laurdenaren amaieran, bilbotarrak 58 eta 57 izan dira aurretik.

Partidako azken 10 minutuetan erabaki da neurketa. Bilbao Basketek susperraldia izan du, eta kanpoko jaurtiketetan asmatu egin du, bata bestearen atzetik. Ondorioz, 70 eta 60ekoa jarri dute markagailuan. Partida hautsi egin dute, eta garaipenak ez die ihes egin. Azkenean, 82 eta 69ko emaitzari esker, kategoriari eusteko helburua eskuan dute bilbotarrek.

Albisteak (2)

Bideoak (1)