Igandean, 13:30etan
Bilbao Basketek Grimau gabe jokatuko du Tenerifen
Erredakzioa
Kataluniakoa baja da Bilboko taldean. Beltzezko gizonek Endesa Ligako hamaikagarren postua eskuratu nahi dute.
Bilbao Basketek Iberostar Teneriferen kantxan jokatuko du, igandean 13:30ean, hamaikagarren postua lortzeko helburuarekin. Azken jardunaldietan salbatu duten helburu berria da hori, La Bruixa d'Orren bukaera txarraren ostean.
Manresako taldearen kontra jokatu zuen azken partida Roger Grimauk, eta aste honetan artroskopia egin diote, ezker ukundoko lesioa osatzeko.
Oraindik taldearen etorkizuna airean dagoela, arazo fisikoak gehitu zaizkio Bilbao Basketi. Raul Lopez eta Mamadou Samb prest egongo dira, baina zalantza izan dira azken momentura arte.
Raul, Alex Mumbru eta German Gabriel izango dira taldeko liderrak. Arazoak arazo, bikain aritu dira denboraldian.