Itxi

Iberostar Teneriferen aurka

Bilbao Basketek kale egin du Tenerifen (96-85)

Erredakzioa

Etxekoek garaipen erosoa eskuratu dute, intentsitate eta joko eskaseko norgehiagokan.

Rafa Pueyo, Bilbao Basketeko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Iberostar Tenerifek arazorik gabe irabazi dio Bilbao Basketi (96-85), ACB ligako 33. jardunaldiko neurketan.

Pueyoren gizonek hobeto hasi dute partida, Alex Mumbruren eta German Gabrielen jokoari esker, baina minutuek aurrera egin ahala partidan sartu da etxeko taldea. Sikma, Blanco eta Uriz erabakigarriak izan dira.

Bigarren zatian, 20 puntuko errenta izatera heldu da Iberostar, eta Bilbao Basket markagailuan hurbildu den arren, ezin izan dio markagailuari buelta eman. Intentsitate eta joko eskaseko norgehiagoka izan da.

Fitxa teknikoa:

96. Iberostar Tenerife (27+28+18+23): Uriz (5), Richotti (9), Blanco (12), Lampropoulos (6), Sikma (12) -hasierako boskotea-, Bivia (5), Heras (6), Kickert (13), Fajardo (5), Rost (8), English (13) eta Chagoyen (2).

85. Bilbao Basket (25+13+21+26): Diaz (7), Bertans (3), Mumbru (22). Markota (10), Gabriel (11) -hasierako boskotea-, Raul Lopez (-), Hervelle (16), Pilepic (-) eta Vrkic (16).

Albisteak (2)