Ez du kontratua berritu
Rafa Pueyok ez du Bilbao Basketen jarraituko
Erredakzioa
Bilboko entrenatzaileari kontratua bukatuko zaio ekainaren 30ean, eta taldeak ez du berriztatu.
Rafa Pueyok ez du Bilbao Basketeko aulkian jarraituko. Ekainaren 30ean bukatuko zaio kontratua Bilboko entrenatzaileari, eta hurrengo denboraldiari begira ez berriztatzea erabaki du taldeak. Adierazi duten arabera, taldeak "kirol proiektu berria hasiko du".
Rafa Pueyok hamahiru denboraldi eman ditu taldean, lehenengo Txus Vidorreta eta Fotis Katsikarisen laguntzaile gisa, eta azken denboraldian aulkiaren aurrean.
Hamahiru urte horietan, arrakasta asko ikusi ditu Pueyok: Bilbao Basketen igoera, 2010-11 denboraldiko bigarren postua, Euroligako final-laurdenak 2012an eta Eurokopako finala 2013an.