Fitxaketak
Bilbao Basketek Ethan Wragge eta Danilo Andjusic fitxatu ditu
Erredakzioa
AEBko hegaleko pibota eta Serbiako eskolta fitxatu ditu talde bibotarrak.
Bilbao Basketek Ethan Wragge estatubatuarra fitxatu du, talde bizkaitarraren barneko jokoa indartzeko. Wraggek 23 urte ditu, eta 2,01ko altuera du. NCAAtik helduko da, Creightoneko Unibertsitatean bost urtez aritu ostean.
"Lau" gisa jokatzen badu ere, oso trebea da hiru puntuko saskiratzeak lortzen; izan ere, eta 334rekin, bere unibertsitatearen historiako bigarren markaren jabe da. 2013-14 denboraldian, hiru puntuko jaurtiketen % 47tan asmatu zuen, partidako 10,4 puntu sartu eta 3,9 errebote hartu zituen.
Danilo Andjusicek ere Bilbon jokatuko du
Danilo Andjusiek Bilbao Basketen jokatuko du hurrengo bi denboraldietan. 23 urte ditu, 1,95 metroko altuera, eta Belgradekoa da. Endesa Liga ezagutzen du, Valladoliden jokatu baitu. Jokalaria hurrengo egunetan iritsiko da Bilbora.