Hurrengo 2 denboraldietarako
WISeKey, Bilbao Basketeko babesle berria
Erredakzioa
Klubak ez du akordio ekonomikoaren inguruko xehetasunik eman, baina "proiektua aurrera ateratzeko bultzada garrantzitsua" dela azpimarratu du.
WISeKey segurtasun digitaleko enpresa suitzarra izango da Bilbao Basketeko babeslea, hurrengo bi denboraldietarako. Ondorioz, WISeKeyren logotipoa agertuko da "beltzezko gizonen" kamisetetan.
Klubak ez du akordio ekonomikoaren inguruko xehetasunik eman, baina "proiektua aurrera ateratzeko "bultzada garrantzitsua" dela azpimarratu du.
WISeKey, gainera, taldearen aplikazio ofizialaren hornitzailea izango da. Bilbao Basket "oso pozik" agertu da lortutako hitzarmenarekin.