Sevilla jipoitu zuen
Bilbao Basket, bikain (89-61)
Erredakzioa
Baskoniaren kontrako porrota erabat ahaztu, eta zaleen aurrean erakustaldia eman zuten Sevillaren kontra.
Bilbao Basketek sailkapeneko lehenengoen artean jarraituko du beste jardunaldi bat.
Gasteizen galdu ostean etxean jokatu zuten Sevillaren kontra eta lehen laurdenetik euren nagusitasuna erakutsi zuten (25-15). Atsedenaldian hamaika puntuko aldea zuten eta bigarren zatia aurrera joan ahala abantailak gora egin zuen.
Dairis Bertans (17) izan zen saskiratzaile onena.
Fitxa teknikoa
89 - Bilbao Basket (25+21+24+19): Quino Colom (8), Dairis Bertans (17), Mumbru (10), Hervelle (9) eta Marko Todorovic (10) -hasierako taldea-; Raul Lopez (6), Borg (7), Andusic (7), Wragge (6), Latavious Williams (7), Dejan Todorovic (2) eta Gabriel.
61 - Baloncesto Sevilla (15+19+9+18): Pullen (5), Byars (10), Porzingis (5), Oriola (11) eta Balvin (4) -hasierako taldea-; Radicevic (5), Thames (5), Alex Urtasun (10), Berni Rodríguez (4), Watts (2) eta Willy Hernangómez.
Partzialak: 25-15, 46-34 (atsedenaldia); 70-43 eta 89-61 (amaiera).