Igandean, 12:00etan
Bilbao Basketek bosgarren garaipena nahi du, Manresan
Erredakzioa
Dairis Bertans lesionatuta dago eta ezin izango du jokatu, baina bilbotarrek bolada onari jarraipena eman nahi diote.
Bilbao Basketek Bruixa d'Or Manresari egingo dio bisita igande honetan, Endesa Ligako seigarren jardunaldiko partidan. Dairis Bertans lesionatuta dago eta ezin izango du jokatu, baina bilbotarrek bosgarren garaipena eskuratu nahi dute, eta bolada onari jarraipena eman.
Letoniarraren baja handicap-a izango da, eta gainera ez da arazo fisikoak dituen jokalari bakarra. Hala ere, hasiera ona eman dio Bilbao Basketek denboraldiari eta bide horretatik jarraitu nahi du. Talde-arimarekin ari da Bilboko taldea arazo horiek txikiagotzen.
Etxean orain arte jokatutako hiru partidak irabazi dituzte beltzezko gizonek, eta etxetik kanpo porrot bakarra jaso dute: Gasteizen, Laboral Kutxaren aurkako euskal derbian. Sito Alonsoren taldea laugarren postuan dago, Endesa Ligako sailkapen nagusian.
ETB-1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute norgehiagoka, igande honetan 12:00etatik aurrera.