Itxi

Epaitegietan

Bilbao Basketen berronarpenaren aurkako helegitea aurkeztu du ACBk

Erredakzioa

Kirol Arbitrajeko Auzitegiak taldea ACBn berriro onartzeko agindua eman zuen, jokalariekin zituen zorrak zirela-eta, ACBk taldea ligatik bota ostean.

Kirol Arbitrajeko Auzitegiak irailaren 26an eman zuen taldea berriro onartzeko agindua. Efe.

ACBko batzar orokorraren gehiengoak Bilbao Basketen berronarpenaren aurkako helegitea aurkeztea erabaki du, Kirol Arbitrajeko Auzitegiak erabakitakoaren kontra.

ACBk uztailean erabaki zuen talde bilbotarra Endesa Ligatik kanpo uztea, jokalariekin zituen zorrengatik eta soldatak bermatzeko funtsan dirurik ez jartzeagatik.

Klubak dirua jarri eta dokumentazioa aurkeztu zuen, baina epez kanpo. Halaber, Kirol Arbitrajeko Auzitegira jo zuen ACBren erabakia behin-behinean baliorik gabe uzteko eskatzeko.

Auzitegiak Bilbao Basket berriro onartzeko agindua eman zion ACBri irailaren 26an.

Orain, eta aurretik iragarri bezala, ACBk berronarpenaren kontrako helegitea aurkeztea erabaki du. Bi lerroko komunikatua atera dute ligako arduradunek, auzitegiaren erabakiaren ondorioz, "ACBk bere burua antolatzeko gaitasuna mugatu egin dutela" salatzeko.

ela" salatzeko.

Albisteak (4)