Derbia
Gipuzkoa Basketek Sito Alonsoren Bilbao Basket hartuko du, etxean
Erredakzioa
Donostiarren eta bilbotarren arteko debía zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, larunbatean, 21:00etan.
Sito Alonso Bilbao Basketen eserlekuan izango da bilbotarrek Donostian jokatuko duten derbian. Alonso gipuzkoarren entrenatzailea izan zen aurreko denboraldia arte eta bere presentziak morbo puntu bate mango dio norgehiagokari.
Bi taldeek joko oso ezberdina dute, baina bizkaitarrek abantaila dute, Ligan hobeto doazelako eta Sito Alonsok arerioa ederto ezagutzen duelako eta ondo baino hobeto daki David Doblas eta Will Hanley donostiarren jokalari garrantzitsuei nola aurre egin.
Gipuzkoa Basketek hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du larunbateko partidan. Donostiako zaleek ez zuten oso ondo hartu Sito Alonsok taldetik alde egiteko erabakia, Gipuzkoan emandako hiru urteetatik azken bietan taldeak saskibaloi ona jokatu zuelako. Ondorioz, ez dago batere argi entrenatzailea nola hartuko duten.
Bilbotarrak denboraldi hasiera bikaina egiten ari dira, laugarren dira sailkapenean, 7 partida irabazita eta bi galduta. Donostiarrak, berriz, hamabosgarren dira; bi partida irabazi eta zazpi galdu dituzte.