Turk Telekomen eskaintza
Latavious Williamsek Bilbao Basket utzi eta Turkian hasiko du urtea
ERREDAKZIOA
Sito Alonso entrenatzaileak baieztatu duenez, Williamsek zuzenean abiatu daiteke Turkia alderantz, baina jokalariak hurrengo bi partidak talde bizkaitarrarekin jokatzea erabaki du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Azken egunotan txutxumutxu soila ematen zuenak, errealitate bilakatu da jada. Bilbao Basketeko jokalari izandako Latavious Williamsek talde bilbotarra utziko du eta Turkian hasiko du urtea. Izan ere, Turk Telekom taldeak eskaintza “ona” egin omen dio pibotari. Eta, banantzea ofiziala den arren, eta jokalariak zuzenean Turkia alderantz alde egin dezakeen arren, hurrengo bi partidatan klub bizkaitarrari laguntzea erabaki du Sito Alonsok baieztatu duenez. Gainera, Williamsek “Germanek bizi duen egoera makala ere kontuan izan du”, Sitok esan duenez.
“Bera bezalako jokalari lotsati batentzat ez da batere erraza egoera hau azaltzea. Jakin baitakigu inorentzat ere ez dela samurra ‘diruagatik noa’ esatea baina azken finean, normala da ezta”?, azaldu du Sito Alonso Bilbao Basketeko entrenatzaileak. Gainera, zera nabarmendu nahi izan du: “Guk Williams fitxatu genuen belauneko arazoekaz zebilelako, bestela ezingo genukeen horrelako jokalaririk kontratatu”.
Jokalariak horren xehetasun gutxi ematearen arrazoiaren inguruan galdegin dute Sito, eta berau irmo agertu da: “Oso persona isila da Latovious, eta maitasun berezia hartu diogu errespetu ahndia aurkeztu baitu besteengan. Eta gainera, ez du inoiz ere protagonista izan nahi. Beraz, albiste honetan protagonista sentitu izanak, asko beldurtu du. Baina azken finean, profesionalen bizitza horrelakoa da”.
Azkenik, fitxaketa berrien inguruan aritu da Sito Alonso. Eta, nabarmendu duenez, jokalari berri bat aurkitu arte, German dute aukera nagusia. Hala ere, arazo fisiko gehiegirekin dabil, eta beraz, jokalari berri baten bila dihardu klubak. Honen inguruan, honela agertu da entrenatzailea: “Merkatuan ez dugu aukera askorik izango baina guk eskaini ditzakegun zenbakiekin zerbait lortzen saiatuko gara, eta ahal bada, taldearen poztasuna eraldatuko ez duen norbait aurkitu nahi dugu, eta hori, ez da zeregin batere erraza”.