Rio Natura Monbusen aurka
Kopako txartela bideratuta utzi nahi dute, igandean irabazita
Erredakzioa
Dairis Bertans da hitzordu honetarako Sito Alonsok duen baja bakarra. Latavious Williamsek, bestalde, Turk Telekomekin fitxatu du, baina urtea bukatu arte Bilbao Basketekin jokatzea erabaki du.
Bilbao Basketek Rio Natura Monbus hartuko du Miribillan igande honetan, Endesa Ligako 13. jardunaldiko neurketan (zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en, 12:15etik aurrera). Errege Kopako txartela bideratuta uzteko hitzordu garrantzitsua izango da.
Beltzezko gizonek irabazten badute eta Iberostar Tenerifek Joventuten pabiloian galtzen badu, hiru garaipeneko errenta izango du talde bilbotarrak 9. sailkatuarekin, lehen itzulia bukatzeko lau partiden faltan. Tenerifen agurtuko dute bizkaitarrek urtea, eta ondoren Bartzelona, Valentzia eta Unicaja izango dute aurkari.
Dairis Bertans da hitzordu honetarako Sito Alonso teknikariak duen baja bakarra. Latavious Williamsek, bestalde, Turk Telekomekin fitxatu du, baina urtea bukatu arte Bilbao Basketekin jokatzea erabaki du.