Errege Kopa
Bilbao Basket-Unicaja, final-laurdenetan
Erredakzioa
Sito Alonsoren gizonek Endesa Ligako liderra izango dute lehen aurkari aurten Las Palmasen otsailaren 19tik 22ra jokatuko den Kopan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur eguerdian zozkatu dira Errege Kopako kanporaketak, asteburuan Endesa Ligako 17. jardunaldia jokatu ondoren. Izan ere, liga horretako lehen zortzi sailkatuak arituko dira aurten ere nor baino nor gehiago txapelketa horretan.
2015eko Errege Kopa Kanaria Handia Herbalife taldearen pabiloian jokatuko da, otsailaren 19tik 22ra, eta talde hauek sailkatu dira bertan parte hartzeko: Kanaria Handia Herbalife, Unicaja, FIATC Joventut, Bilbao Basket, Real Madril, Bartzelona, Valentzia Basket eta CAI Zaragoza.
Zozketaren ondorioz, Bilbao Basketek Endesa Ligako liderra, Unicaja, izango du aurkari lehen kanporaketan, eta partida hori irabazten duenak Bartzelona-Valentzia Basket partidaren irabazlea izango du aurrean hurrengo kanporaketan.
Hauek izan dira zozketaren emaitzak:
FINAL-LAURDENAK
A) Real Madril - CAI, 19:00etan, otsailaren 20an
B) Unicaja - Bilbao Basket, 21:30ean, otsailaren 19an. Zuzenean ETBn eta eitb.eus-en
C) Bartzelona - Valentzia Basket, 19:00etan, otsailaren 19an.
D) Joventut - Kanaria Handia Herbalife, 21:30ean, otsailaren 20an. Zuzenean ETBn eta eitb.eus-en
FINALERDIAK
B - C, 19:00etan, otsailaren 21ean
A - D, 21:30ean, otsailaren 21an
FINALA
Igandean, otsailaren 22an, 19:00etan