Itxi

18. jardunaldia

Bilbao Basketek, hasiera eskasa, bukaera ezin hobea (85-91)

Erredakzioa

Sito Alonso taldeak bigarren zati bikaina egin behar izan du Fuenlabrada gainditzeko. Lehen laurdenean 28 puntu jaso dituzte bilbotarrek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Fuenlabrada eta Bilbao Basket taldeek partida ona jokatu dute Endesa Ligako 18. jardunaldian Fernando Martin pabiloian. Etxeko taldea hobeto hasi da, lehen laurdena amaitzean 28 puntu sartu dizkio Bilboko taldeari (20-17).

Sito Alonsorenak defentsa indartu behar izan dute lehen zatian partida ez galtzeko eta atsedenaldian bi puntuko abantaila besterik ez zuen Fuenlabradak (42-40).

Hirugarrenean goitik behera aldatu da neurketa. Todorovic, Mumbru eta Colom jokalarien eskutik markagailua irauli dute (58-68) eta azken laurdeneko azken minutuetan aldea mantendu dute garaipena erdiesteko.

Fuenlabrada | Bilbao Basket: 1Q 28-17 / 2Q 42-40 / 3Q 58-68 / 4Q 85-91

Fitxa teknikoa

85 - Montakit Fuenlabrada (28+14+16+27): Diaz (7), Miso (7), Smits (4), Panko (28), Akindele (12) -hasierako taldea-, Rodríguez (3), Vega (5), Perez (-), Burtt (9), Diagne (7) eta Clark (2).

91 - Bilbao Basket (17+23+28+23): Colom (17), Dejan Todorovic (4), Mumbrú (22), Wragge (-), Williams (9) -hasierako taldea-, Bertans (7), Marco Todorovic (20), Raül López (9), Andjusic (3) eta Borg (-).

) eta Borg (-).

Albisteak (3)

Bideoak (1)