Miribillan
Azken laurden borobilari esker irabazi du Bilbao Basketek (84-72)
Erredakzioa
Morabanc Andorrak lehenengo hiru laurdenetan agindu eta gero Sito Alonsoren taldeak azken laurden bikainean neurketa erabaki du (28-11).
Your browser doesn’t support HTML5 video
Endesa Ligako 19. jardunaldiko partida jokatu da Miribillan goizean. Morabanc Andorra taldeak serio eta ondo hasi du partida eta atsedenaldian 43-48 agintzen zuen Bilbao Basketen kontra.
Hirugarren laurdenaren amaieran ere 56-61 aurretik zen Andorrako taldea, baina Sito Alonsoren gizonek ez dute partida galdutzat inoiz eman eta azken hamar minutuak bikain jokatu dituzte 28-11ko partziala ezarriz eta Ligako hamalaugarren garaipena eskuratuz.
Quino Colom taldeko onena izan da 24ko balorazioarekin.
Partzialak: 24-22 / 19-26 (43-48 atsedenaldian ) / 13-13 / 28-11 (84-72, amaiera)
10 COLOM, QUINO 11 puntu 24ko balorazioa
31 LÓPEZ R. 3 puntus 0ko balorazioa
8 BORG, T. 2 puntu 1ko balorazioa
9 BERTANS, D. 16 puntu 11ko balorazioa
33 ANDJUSIC, D. 0 puntu 0ko balorazioan
7 MENDÍA, B. 0 puntu 0ko balorazioa
15 MUMBRÚ 20 puntu 13ko balorazioa
20 TODOROVIC, D 2 puntos 9ko balorazioa
11 TODOROVIC, M. 12 puntos 21ko balorazioa
34 WRAGGE, E. 6 puntos 4ko balorazioa
21 WILLIAMS, L. 12 puntos 14ko balorazioa
17 HERVELLE, A. 0 puntos 0ko balorazioa