Kargatzen...
Itxi

Endesa Liga

Porrot mingarria Murtzian (91-65)

Erredakzioa

Sito Alonsorenak 52-28 galtzen zuten atsedenaldirako bigarren laurden negargarri baten ondorioz (28-14). Bigarren zatirako dena erabakita zegoen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bilbao Basketek partida txarra jokatu du Murtzian. Lehen laurdenean maila eman arren bigarrenean 28 eta 10ko partziala jaso dute eta atsedenaldira 52-28 galtzen joan dira.

Sito Alonsoren gizonak hirugarren laurdena irabaztea lortu dute, (14-22) eta bazirudien markagailuan hurbiltzeko gai izango zirela, baina ez. Azken  hamar minutuetan ere etxeko taldeak aise irabazi zuen 25-15. Kelatik 19 punturekin onena izan da UCAM Murtzian, Bilbao Basketen, ordea, Marko Todorovic 15 puntu eta 27ko balorazioarekin.

FITXA TEKNIKOA

91. UCAM Murtzia (24+28+14+25): Neto (13), Kelati (19), Wood (3), Radovic (9) eta Lima (12) -hasierako taldea-, Bamforth (15), Alberto Martín (-), Antelo (2), Cabezas (7), Lee (6), Rojas (3) eta Arteaga (2).

65. Bilbao Basket Club (18+10+22+15): Colom (-), Dairis Bertans (10), Mumbrú (11), Wragge (5) eta Hervelle (12) -hasierako taldea-, Borg (2), Marko Todorovic (15), Raúl López (4) eta Andjusic (6)

Partzialak: 24-18 / 28-10 (52-28 atsedenaldia) / 14-22 / 25-15 (91-65, amaiera).

1-65, amaiera).

Albisteak (3)

Bideoak (1)