Kanaria Handiaren aurka
Garaipenaren bideari heldu dio berriro Bilbao Basketek (90-74)
Leire Etxazarra | eitb.eus
Sito Alonsoren taldeak hirugarren laurdenean hautsi du partida. 18 puntuko aldea ere izan dute markagailuan, eta kanariarrak ezinean aritu dira. Bilbotarren 17. garaipena da Ligan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bilbao Basketek garaipena lortu du Miribillan Kanaria Handiaren aurka jokatutako partidan (90-74), aurreko astean Murtzian jasotako porrot mingarria atzean utzita. Bertans (24 puntu) eta Raul Lopez (18) izan dira onenak bizkaitarren artean.
Lehen bi laurdenetan oreka izan da nagusi markagailuan eta jokoan. Talde biak txandakatu egin dira markagailuaren agintean, baina alde nabarmenik lortu gabe. Gauzak horrela, atsedenaldian partida irekita izan da: 37-33.
Aldaketa hirugarren laurdena hasi eta berehala iritsi da. Sito Alonsoren gizonak jaun eta jabe izan dira eta markagailuko aldea nabarmen handitu dute, denbora gutxian. Zazpi hiruko sartu dituzte bilbotarrek, hirugarren laurden honetan.
Baina kanariarrekez dute amore eman, eta jarraian 6 eta 15eko partziala egin diete Miribillakoei. Kanaria Handia bizirik heldu da azken laurdenera (69-60).
Neurketa erabakitzeke, bilbotarrek seriotasuna, eta nagusitasuna, agertu dute kantxan eta kanariarrak gehiegi ez gerturatzea lortu dute. Ondorioz, azken 10 minutuetan 11 eta 14 punturen artean izan da markagailuko aldea, beti beltzezko gizonen alde.
Azkenean, 90-74; Bilbao Basketek 17. garaipena lortu du Ligan.
Fitxa teknikoa:
90 - Bilbao Basket (15+22+32+21): Colom (10), Bertans (24), Mumbrú (10), Hervelle (4) y Marko Todorovic (7) -hasierako boskota-; Raúl López (18), Borg (8), Andjusic, Wragge eta Williams (9).
Entrenatzailea: Sito Alonso.
74 - Herbalife Kanaria Handia (16+17+27+14): Bellas (13), Kuric (9), Newley (6), Summers (2) y Tavares (8) -hasierako boskotea-, Oliver (10), Salin (8), Txemi Urtasun, Paulí, O'Leary (9), Báez (9) eta Kendall.
Entrenatzailea: Aíto García Reneses.
Partzialak: 15-16, 37-33 (atsedenaldia); 69-60 eta 90-74 (amaiera).