Ligako play offak
Bilbao Basketek eta Baskoniak galdu egin dute lehen jardunaldian
Agentziak | Erredakzioa
Bilbotarrak galtzaile atera dira Miribillan, 75-91, Valentziarekin, eta kantxa faktorea galdu dute. Baskoniak ere galdu egin du, Malagan, Unicajaren kontra.
Valentzia Basketek Bilbao Basketen aurkako kanporaketako lehen puntua lortu du, Miribillan 75-91 irabazita. Pau Ribas hegalekoa izan da partidako jokalarik onena (13 puntu, eta 18ko balorazioa).
Bilbotarrek ezin izan diote Liga erregularrean emandako irudi onari eutsi, eta alde zuten kantxa faktorea galdu dute. Partida hasieran aurretik jarri dira bizkaitarrak, baina valentziarrek neurria hartu diete eta azkenean aise gailendu dira.
Fitxa teknikoa:
DOMINION BILBAO BASKET: Colom (9), Bertans (12), Mumbrú (18), Hervelle (11) y M. Todorovic (16) ?hasierako boskotea--; Raül López (7), Andjusic (-), D. Todorovic (-), Wragge (-), Williams (2), Mendía (-) eta Borg (-).
VALENTZIA BASKET: Van Rossom (13), Rafa Martínez (3), Sato (11), Lishchuk (2) y Aguilar (7) ?hasierako boskotea--; Vives (12), Ribas (13), Nedovic (7), Lucic (5), Harangody (5), Dubljevic (9) eta Loncar (4).
Laurden bakoitzeko markagailua: 22-21, 38-46 (atsedenaldia), 60-65 eta 75-91 (amaiera).
Laboral Kutxa ere, galtzaile
Unicajak aise irabazi dio Laboral Kutxari Malagan jokatutako partidan, 69-55.
Andaluziarrak jaun eta jabe izan dira partida hasieratik, eta Ibon Navarroren mutilek ezer gutxi egin ahal izan dute partida euren alde jartzeko. Arabarrak ezinean aritu dira.
Fitxa teknikoa:
69- UNICAJA: Markovic (3), Toolson (9), Kuzminskas (5), Thomas (6) y Golubovic (9) --hasierako boskotea--; Granger (11), Gabriel (4), Suárez (10), Vasileiadis (6), Green (-), Vázquez (6) eta Soluade (-).
55- LABORAL KUTXA: James (11), Causeur (4), San Emeterio (2), Tillie (8) e Iverson (5) --hasierako boskotea--; Adams (6), Begic (2), Shengelia (10), Hanga (-) eta Hopson (7).
Laurden bakoitzeko markagailua: 18-11, 39-26 (atsedenaldia), 61-35, 69-55 (amaiera).