Akordioa
Hervellek hiru urtez luzatu du Bilbao Basketekin zuen kontratua
Erredakzioa
ACBn beltzezko gizonen elastikoarekin partida gehien jokatu duen laugarren jokalaria da belgikarra.
Axel Hervellek hiru urtez luzatu du Dominion Bilbao Basketekin zuen kontratua, klubak berak jakinarazi duenez.
2011-12 denboraldian iritsi zen Bilbora eta guztira 249 partida jokatu ditu (181 Endesa Ligan, 18 Euroligan, 44 Eurokopan, 4 Errege Kopan eta 2 Superkopan).
ACBn beltzezko gizonen elastikoarekin partida gehien jokatu duen laugarren jokalaria da belgikarra, Javi Salgado (204), Alex Mumbru (216) eta Marko Banic (245) jokalarien atzetik.