Azken mugimenduak
Mumbruk kontratua luzatu du, eta Alex Suarez utzita dator Bilbora
Agentziak | Erredakzioa
Kapitainak urtebete luzatu du Bilbao Basketekin duen kontratua. Suarezi dagokionez, urtebeterako dator Bilbora, baina utzita.
Alex Mumbruk Dominion Bilbao Basketeko kapitain izaten jarraituko du datorren denboraldian, klubarekin akordioa egin eta bere kontratua urtebete luzatzea adostu ostean. Ondorioz, jokalaria 2017ko udara arte egongo da Bilbon.
"Oso pozik eta harro nago Miribilla bi urte gehiago sentitzen jarraitzeagatik", esan du Mumbruk Twitterren duen kontuan, akordioa iragarri eta gutxira.
Mumbruk 36 urte ditu eta aurreko denboraldiko Endesa Ligan Bilbao Basketen minutu gehien jokatu eta puntu gehien lortu dituen jokalaria da. Horrez gain, ligako sailkapen historikoetan sartu da, 6.000 puntu baino gehiago eginda, eta historiako hiruko saskiratzaile onenen artean sartuta (10 onenetako bat da).
Muy feliz y orgulloso , de poder seguir sintiendo MIRIBILLA un par de años mas . #aupaBB pic.twitter.com/I1caT7VGKF
— Alex Mumbrú (@Alexmumbru15) agosto 14, 2015
Alex Suarez, utzita
Bestalde, Alex Suarezek Bilbon urtebete utzita jokatzea adostu dute Real Madrilek eta Dominion Bilbao Basketek, ACBk bere atari ofizialean iragarri duenez.
Hegaleko pibota Mahonen (Menorca) jaio zen duela 21 urte, eta juniorra zela egin zuen debuta Endesa Ligan 2011-2012 denboraldian. Iaz 34 partida jokatu zituen Joventutekin Ligan, Errege Kopan eta play-offetan. Batez beste, 4,8 puntu egin eta 1,9 errebote hartu zituen neurketa bakoitzeko.
eko.