Kargatzen...
Itxi

Gaur, Miribillan

Bilbao Basket, Oldenburgi irabaztera sailkapena gerturatzeko

Agentziak | Erredakzioa

Dominoni nahikoa zaio garaipena EWE Baskets Oldenburgen aurka, Miribilla, 20:30ean, Eurokoparen hurrengo faserako sailkapena ia ziurtatuta uzteko.

Bilbao Basket - EWE Oldenburg, asteazkenean 20:30etan / EFE.

Bilbao Basketek EWE Baskets Oldenburg hartuko du, gaur 20:30ean, garaipena lortzeko eta Eurokoparen hurrengo faserako txartela ia ziurtatuta uzteko. Alemanian joanekoan egindakoa errepikatzeak Last 32tik oso gertu utziko luke Dominion. Neurketa zuzenean emango dute ETB-1ek eta eitb.eus-ek.

Garaipen hori izan zen Bilbao Basketen argiena Europako txapelketetan katutako ia ehun partidetan, baina beltzezkoek etxean ere irabazi nahi dute. Alemaniako beste talde baten kontra egin zuten azken jardunaldian, Telekom Baskets Bonn mendean hartuta.

Beltzezko gizonek Real Madrilen aurka galdu zuten, baina partida ona egin zuten etxeko afizioaren aurrean. EWE Oldenburg, aldiz, Endesa Ligako taldetik urrun dago. NBAtik kanpo onena dira madrildarrak. Hala ere, alemaniarrek asko hobetu dute Eurokopako azken jardunaldietan.

Bilbao Basketek nagusitasunez irabazi ostean, hiru garaipen lortu zuten. Azken neurketan Dolomiti Energia Trentoren aurka galdu arren, Oldenburgek oraindik ditu sailkatzeko aukerak.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)