Etete klausula ordaindu du
Shawn Jamesek Dominion utzi du Olinpiakosera joateko
Agentziak | Erredakzioa
"Shawn Jamesen baja behin betikoa da. Egindako lanarekin gustura gaude eta fitxatu genuenean bagenekien zein baldintzetan zetorren", esan du Sito Alonsok.
Shawn James jokalariak Dominion Bilbao Basketekin duen kontratua eten egin du, Sito Alonso talde bizkaitarreko entrenatzaileak prentsaurrekoan konfirmatu duenez.
Jokalariak 20.000 dolar ordaindu ditu eta Olinpiakos talde greziarrarekin fitxatuko du.
"Shawn Jamesen baja behin betikoa da. Egindako lanarekin gustura gaude eta fitxatu genuenean bagenekien zein baldintzetan zetorren", esan du Sito Alonsok. Taldearen barne jokoa indartzeko klubak datozen egunetan fitxaketaren bat egitea espero du entrenatzaileak.
Shawn Jamesek 2,08 metroko altuera du eta 31 urte. 15 partida jokatu ditu Dominion Bilbao Basketekin, zortzi Endesa Ligan eta zazpi Eurocupen. Ligan 9,8 puntu egin ditu batez beste, eta lider da txapelen eta birrinduen sailkapenetan (15 eta 13 egin ditu, hurrenez hurren). Horrez gain, 14. da balorazioan eta erreboteen sailkapenean.
n sailkapenean.