89-83
Bilbao Basketek garaipena lortu du Baskoniaren aurkako derbian
Erredakzioa
Dominionek 89-83 irabazi dio Laboral Kutxari. Irabazlea luzapenean erabaki da. Horrebestez, bizkaitarrek bosgarren garaipena lortu dute Endesa Ligan, eta arabarrek hirugarren porrota jaso dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Dominion Bilbao Basketek 89-83 irabazi dio Laboral Kutxa Baskoniari Bilbao Arenan jokatu den euskal derbia. Luzapena behar izan du partidak garailea erabakitzeko. Talde bizkaitarrak Endesa Ligan lortzen duen bosgarren garaipena eskuratu du; Baskoniak, aldiz, hirugarren porrota jaso du.
Euskal derbia oso parekatua izan da azken unera arte. Lehen laurdenean etxeko taldea nagusitu da, baina puntu bakarreko aldea besterik ez du lortu (18-17). Bigarren laurdenean, ordea, Laboral Kutxa Baskoniak aurkariak baino hobeto jokatu du. Arabako taldeak lehen laurdeneko desabantaila abantail bihurtzea lortu du, atsedenaldira bi puntuko aldearekin iritsita (37-39).
Atsedenaldiaren ostean, hirugarren laurdenak bi alde ezberdin izan ditu; lehen txanpan Baskonia izan da nagusi eta 10 puntuko aldea ere izan du, baina Dominionek ez du etsi eta aldeak murriztu ditu. Arabako taldea bost puntuko abantialarekin iritsi da azken laurdenera (52-57). Azken hamar minutuetan lehia estua eskaini dute bi taldeek eta araututako 40 minutuak berdinketarekin bukatu dia (70-70).
Luzapeneko lehen minutuak parekatuak izan dira, baina azken txanpan Bilbao Basketek Laboral Kutxa Baskoniak baino gehiago asmatu du aurkariaren saskian eta euskal derbia talde bizkaitarrak irabazi du (89-83).
Fitxa teknikoa:
89 - Dominion Bilbao Basket (18+19+15+18+19): Hannah (21), Bertans (21), Mumbrú (21), Alex Suárez (3) eta Bogris (17) -hasierako bostekoa-; Raul Lopez (2), Ruoff, Todorovic (2), Mendia eta Begic (2).
83 - Laboral Kutxa Baskonia (17+21+19+13+13): Adams (11), Causeur (3), Hanga (16), Shengelia (8) yeta Planinic (3) -hasierako bostekoa-; James (15), Blazic (10), Corbacho, Tillie (10) eta Bourousis (7).
Partzialak: 18-17, 37-38 (atsedenaldia); 52-57, 70-70 eta 89-83 (luzapena).
Epaileak: Hierrezuelo, Calatrava eta Jordi.