Itxi

104-91, Miribillan

Bilbao Basket aise gailendu zaio Trentori eta bere taldeko liderra da

Agentziak | Erredakzioa

Sito Alonsoren gizonek partida bikaina egin dute Italiako taldearen aurka. Laster jakingo dute zeintzuk izango diren Eurocupeko ondorengo fasean izango dituzten arerioak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Dominion Bilbao Basket aise gailendu zaio Italiako Dolomiti Energia Trentori, eta, ondorioz, Eurocupeko A taldeko lehen postua eskuratu du. Hortaz, Last 32 fasean talde atseginagoa izango du, eta, gainera, animo handiz helduko da bertara, asteazken honetan garaipen handia lortu eta gero.

Sito Alonsoren taldeak partida bikaina egin du. Onenak izan dira Clevin Hannah (20 puntu, hirutik hiru hiruko jaurtiketetan eta 28 puntuko balorazioa), Dairis Bertans (16 puntu, seitik lau hirukoetan eta 18ko balorazioa) eta Mirza Begic (12 puntu, 3 txapela eta 19ko balorazioa). Begicek motibazio handia erakutsi du eta badirudi ondo sartu dela taldean, Bilbon bakarrik astebete badarama ere.

Italiako taldean, nahiz eta garaipena lortzeko aukerarik izan ez duten, Dominique Sutton (20 puntu eta 18ko balorazioa), David Pascolo (12 puntu) eta Jamarr Sanders (14) aritu dira ondoen.

Fitxa teknikoa:

104 - Dominion Bilbao Basket (34+24+24+22): Hannah (22), Bertans (16), Mumbru (11), Alex Suarez (3) eta Bogris (4) –hasierako boskotea-; Raul Lopez (6), Ruoff (9), Hervelle (13), Begic (12), Borg (8) eta Mendia.

91 - Dolomiti Energia Trento (22+14+27+28): 'Toto' Forray (10), Sanders (14), Pascolo (12), Lockett (9) eta Wright (9) –hasierako boskotea-; Poeta (2), Flaccadori (7), Sutton (20), Baldi Rossi (8) eta Lechthaler.

Partzialak: 34-22, 58-36 (atsedenaldia); 82-63 eta 104-91 (amaiera).

>

Albisteak (1)

Bideoak (1)