ACB Liga
Unicaja-Bilbao Basket, (66-77): Garaipen garrantzitsua Malagan
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Bizkaiak azken laurdenean erabaki du partida. Orain, txipa aldatu eta Eurocupean multzoko lidergoa ziurtatzea dute helburu.
Bizkaia Bilbao Basketek garaipen garrantzitsua lortu zuen Unicajaren aurka (66-77) Malagako Martin Carpena pabilioian.
Partida saskiratze gutxirekin hasi zen. Bi taldeak ez ziren gai izan lehen minutuan saskiratzerik lortzeko. Minutu eta 12 segundo pasa ondoren iritsi zen norgehiagokako lehen saskiraketa eta Unicajak lortu zuen (2-0). Bilbao Basketen lehen puntuak bi minutu eta 36 segundo pasa ondoren iritsi zen eta 2-2koa izan zen. Laurden honen erdialdean, hau da, bosgarren minutuan markagailua oso tristea zen (5-6). Ondoren bi taldeek erasoko jokoa hobetu zuten eta lehen hamar minutuak Bizkaiaren aldeko 12-19ko emaitzarekin bukatu ziren.
Bigarren laurdenaren hasieran Unicajak asko hobetu zuen eta 6-0eko partzialarekin aldeak murriztu zituen (18-19). Momentu horretatik aurrera berdinketak bata bestearen ondotik etorri ziren (23-23, 26-26 eta 28-28). Bizkaia bi puntuko aldearekin iritsi zen atsedenaldira (34-36).
Atsedenaldiaren ondoren norgehiagoka oraindik gehiago berdindu zen. Bi taldeetako bat ere ez zen abantaila handiak lortzeko gai izan. Laurden honetako minutu batzutan Bizkaiak ez zuen bere jokoa aurkitu eta pixka bat sofritu zuten. Dena den, azkar erreakzionatu zuten bizkaitarrek eta hiru puntuko aldeaz bukatu zuten laurdena (55-58).
Azken laurdenean ikusi genuen Bilbao Basketen jokorik onena eta ondorioz laurden honen hasieran utzi zuen erabakita partida talde bizkaitarrak. Azkenean, Bizkaiak 66-77ko emaitzarekin irabazi zuen.
Fitxa teknikoa:
66 - Unicaja (12+22+21+11): Cook (3),Blanco (6), Jimenez (8) Printezis (7), Archibald (14)- hasierako bostekoa-Welsch (3), Dowdell (2), Rodriguez (9), Rubio (8), Freeland (6).