64-67
Bilbao Basketek porrota jaso du Iberostar Teneriferen eskutik
Agentziak | Erredakzioa
Dominion partida guztian zehar izan da aurretik markagailuan eta talde kanariarrak, izan duen abantaila bakarra baliatu du garaipena eskuratzeko.
Dominion Bilbao Basketek ezusteko porrota jaso du Iberostar Teneriferen aurka (64-67) Bilbao Arenan. Azken txanpan erabaki da lehia Devin Whitek sartutako hirukoari esker.
Lehen unetik nagusi izan da Bilbao Basket eta lehen laurdenaren bukaeran 7 puntuko abantaila lortu du etxeko taldeak (17-10). Bigarren laurdenean, ordea, ezin izan du lehen hamar minutuetan lortutako abantaila handitu, baina aldeko 35-29ko emaitzarekin iritsi da talde bizkaitarra atsedenaldira.
Atsedenaldia ondo etorri zaio Bilbao Basketi. Sito Alonsok zuzentzen duen taldea nagusi izan da hirugarren laurdenean eta bederatzi puntuko abantaila lortu du (55-46). Dominionek bideratuta izan du garaipena, baina Iberostar aldeak murrizten hasi eta partida parekatzera iritsi da. Azken minutuetan estu izan da markagailua eta Devin Whitek azken unean sartutako hirukoak garaipena eman dio Iberostar Teneriferi (64-67).
Fitxa teknikoa:
64 - Dominion Bilbao Basket (17+18+20+9): Hannah (16), Bertans (3), Mumbru (15), Hervelle (3) eta Bogris (11) -hasierako bostekoa-; Raul Lopez (2), Ruoff (2), Todorovic, Alex Suarez (3) eta Begic (9).
67 - Iberostar Tenerife (10+19+17+21): San Miguel (2), Richotti (6), O'Leary, Abromaitis (6) eta Sekulic (11) -hasierako bostekoa-, White (16), Arco (6), Beirán (14), Joseph Jones (6) eta Petit Niang.
Partzialak: 17-10, 35-29 (atsedenaldia); 55-46 eta 64-67 (amaiera).
Epaileak: Carlos Cortes, Lluís Guirao eta Rafael Serrano.
Rafael Serrano.