Itxi

Eurocup, Last 16

Panellinios-Bilbao Basket (77-70): Bilbotarrak "K" taldeko lehenak

Josu Bilbao

Erredakzioa

Katsikarisen mutilak taldeko lehen postuan sailkatu dira nahiz eta Panelliniosen aurka galdu eta hurrengo fasean CEZ Nymburken aurka arituko dira bizkaitarrak.

Bizkaia Bilbao Basketek hurrengo faserako sailkapena lortu du Panelliniosen aurka, nahiz eta Katsikarisen mutilek 7 puntugatik galdu zuten. Bilbotarrek, nahiko erlaxaturik jokatuko zuten eta ez zioten utzi talde greziarrari markagailuan joaten, Panelliniosek 20 puntu baino gehaigoko aldea ez lortzeko.

Lehen laurdenean bi taldeak antzera ibili dira markagailuan eta jokoan eta 19ra berdindu eta gero, bizkaitarrek laurdena 19-21 bukatzea lortu dute.

Bilbao Basketek ezin izan zuen aldea handitu eta jaurtiketetan huts gehiegi egin zituzten, batez ere, hiruko marratik. Panelliniosek bilbotarrek sartzen ez zituzten jaurtiketak sartu zituen eta atsedenaldira 41-40 joan da aurretik markagailuan.

Hirugarren laurdenean, Katsikarisen mutilek erritmoa jaitsi zuten eta greziarrak markagailuan joan ziren. Bilbotarrek ez zuten Devin Smith gelditzen jakin, 18 puntu sartu zituen jokalariak, eta hirugarren laurden amaieran emaitza 60-56koa izan zen.

Azken laurdenean bizkaitarrak erreakzionatzen saiatu ziren baina greziarrak gehiago izan ziren azken minutuetan. Bukaeran, emaitza 77-70eko izan zen eta horrela Bilbao Basket K taldeko lehen postuan sailkatu da.

Hurrengo faseko aurkaria, CEZ Nymburk izango da eta Bilbotarrek itzuliko partida Bizkaia Arenan jokatuko dute.

Fitxa teknikoa:

77.- Panellinios BC (19+22+19+17): Blakney (10), Papamakarios(2), Smith (18), Petroulas (3) y Vougioukas (14) -hasierako bostekoa-;Xanthopoulos (-), Charalampidis (8), Kalaitzis (3), Owens (7) etaOstojic (12).

70.- Bizkaia Bilbao Basket (21+19+16+14): Javi Rodríguez (2),Warren (7), Mumbrú (9), Hervelle (11) y Moiso (10) -hasierako bostekoa-; Salgado (12), Seibutis (-), Banic (9), Markota (3), PacoVázquez (-) eta Blums (7).



Albisteak (1)