Itxi

Bilbotarrek 58-57 irabazi dute

Diziplina epaileak ontzat eman du Bizkaia-Murtzia partidako emaitza

Erredakzioa

Bilbao Basketek 58-57 irabazi zion Murtziari Salgadok azken segundoan sartutako hiruko bati esker. Murtziarrek hiruko hori denboraz kanpo sartu zela eskatzen zuten.

ACB Ligako Diziplina epailea den Juan Ramon Estevezek Murtziak aurkeztutako helegitea balio gabe utzi du eta irabazitzat eman dio partida Bizkaia Bilbao Basketi. Iragan martxoaren 14an jokatu zen partida hau BECen eta Bilbao Basketek 58-57 irabazi zuen.

Murtziarrek helegitea aurkeztu zuten Javi salgadok azken segundoan sartutako hiruko batek garaipena eman zielako bizkaitarrei. Hiruko hori denboraz kanpo sartu zela uste zuten Murtziakoek.

ACBko Diziplina epaileak honakoa esan du Murtziaren helegitea aztertu ondoren: "Iragan ihardunaldian jokatu zen partida honetan ez da legez kanpoko ezer egon, beraz, kasua artxibatu egiten da. Ezin naiz epaileek hartutako erabaki baten sartu ez daukadalako horretarako konpetentziarik".

Horrenbestez "partida irabazitzat ematen zaio Bizkaia Bilbao Basketi".

Murtziak hamar egun ditu apelazioa eskatzeko.


Albisteak (1)