91-85
Bilbao Basketek galdu egin du Herbaliferen aurka
Erredakzioa
Dominionek 91-85 galdu du Kanaria Handiko taldearen aurka, partida oso lehiatuan. Talde bizkaitarrak Kopa jokatuko du datorren astean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Dominion Bilbao Basketek 91-85 galdu du Herbalife Kanaria Handia taldearen aurka, eta hamargarren porrota jaso du Endesa Ligan. Partida oso parekatua izan da, baina talde kanariarra nagusitu da azken txanpan.
Herbalifek eta Bilbao Basketek norgehiagoka ona jokatu dute. Bi taldeek erasokor jokatu dute, eta bietako bat ere ez da markagailuan aldea zabaltzeko gai izan. Ondorioz, lehen laurdena etxekoen aldeko 27-26ko emaitzarekin bukatu da. Bigarren laurdenean, ildo beretik joan da partida; oso parekatsu, eta inor nagusitu gabe. Lehen laurdena puntu bakarreko desabantailarekin bukatu du Dominionek, eta bigarrena, bi puntukoarekin (49-47).
Atsedenaldiaren ostean, talde kanariarrak jarraitu du aurretik markagailuan. Lehia estu joan da, baina Bilbao Basketek ezin izan du hirugarren laurdena aurretik bukatzea lortu (69-67). Azken laurdenean, etxeko taldea Dominion baino hobeto ibili da erasoko jokoan, eta garaipena eskuratu du, 91-85eko emaitzarekin.
Fitxa teknikoa:
91. Herbalife Gran Canaria (27+22+20+22): Oliver (5), Salin (9), Newley (18), Báez (9) eta Pasecniks -hasierako bostekoa-, Pangos (4), Omic (20), Seeley (7), Savané (4), Rabaseda (2), Pauli eta Aguilar (13).
85. Dominion Bilbao Basket (26+21+20+18): Hannah (23), Bertans (10) Mumbrú (14), Suarez eta Bogris (16) -hasierako bostekoa-, Lopez (5), Mendia, Slezas (2), Ruoff (10), Todorovic (2) eta Hervelle (3).
Epaileak: Perea, Oyon eta Planells.
anells.