Itxi

Miribillan

Dominion Bilbao Basketek indarra hartu du Andorrari irabazita (83-72)

Agentziak | Erredakzioa

Sito Alonsoren taldeak aurrerapausoa eman du, play offetarako sailkatzeko bidean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Dominion Bilbao Basketek bere posizioa indartu du play offetarako borrokan, Morabanc Andorra aurkari zuzenari Miribillan 83-72 irabazita.

Bilbotarren hirugarren garaipena jarraian da etxean, eta bilbotarren sasoi ona konfirmatu du, Coruñako errege kopan finalean sartzear izan ostean. Andorraren aurka jokatutako azken lau partidetan ere beltzezko gizonak nagusitu dira.

Bilbotarren artean, jokalaririk onenak Clevin Hanna (20 puntu, 7 asistentzia eta 23ko balorazioa), eta Alex Mumbru izan dira (16 puntu eta 17ko balorazioa)

Lehen laurdenean Mumbru izan da protagonista, zazpi punturekin, eta bere taldea aurretik jarri du amaiera arte 24-17.

Bigarren zatia

Andorrakoek aldea azkar murriztu dute, eta atsedenaldira aurretik joatear izan dira, baina Hannahk eta Ruoffek sartutako bi saskiratzeek 41-38  jarri dituzte bizkaitarrak.

Atsedenaldiaren ostean, Dominionek aldea handitu du, azken laurdena 57-50 hasteko.

Minutu batean egindako 0 eta 6ko partzialak eta bilbotarrek erasoan izandako arazoek estu eta larri jarri ditu Sito Alonsoren jokalariak. Baina Hervellen saskiratze batek, eta, batez ere, Hannak amaierarako 40 segundora sartutako hirukoak (80-70) eta Mumbruren beste batek (83-72) garaipena eman die bizkaitarrei.

Fitxa teknikoa:

83 - Dominion Bilbao (24+17+16+26): Hannah (20), Bertans (9), Mumbrú (16), Hervelle (16) y Bogris (10) -hasierako boskotea-; Raúl López, Ruoff (8), Mendia, Suárez eta Slezas (4).

72 - MoraBanc Andorra (17+21+12+22): Sada (3), Stojanovski (9), Betinho Gomes (14), Bogdanovic (9) y Shermadini (10) -hasierako boskotea-; Schreiner (2), Holt (14), Clark (7), Jones (4) eta Pino.

s (4) eta Pino.

Albisteak (3)

Bideoak (1)