ACB Liga
Bilbao Basket-Kanaria Handia, (75-65): Labur geratu da garaipena
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Bizkaiak 20 puntugatik irabazi beharra zeukan plan-offetara sailkatzeko, baina hamarregatik bakarrik irabazi du.
Bizkaia Bilbao Basketek 75-65eko maitzarekin gainditu du Kanaria Handia BECen, baina 20 puntugatik irabazi beharra zeukaten bilbotarrek plan-offera sailkatzeko aukerak izaten jarraitzeko. Azkenean, ezin izan dute helburua lortu.
Partida gaizki hasi zen bizkaitarrentzat Kanaria Handiak 0-5eko partziala lortu zuen. Dena den, azkar erreakzionatu zuen talde bizkaitarrak eta partida berdindu zuen (5-5). Markagailuan aurrea hartzea lortu zuenean (8-7) ikusi zen Bilbao basketen joko onena. Pixkanaka abantaila lortzen hasi ziren eta zazpi puntuko aldea ere izan zuten (17-10). Lehen hamar minutuak etxeko taldearen aldeko 21-12ko emaitzarekin bukatu ziren.
Bigarren laurdenean ere gauzak oker hasi ziren Katsikarisen taldearentzat. Kanariarrek 0-8ko partziala lortuz aldeak murriztu zituzten (21-18). Orduan, bilbotarrek jokoan hobetu zuten erasoan eta defentsan eta alde handiak lortzen hasi ziren. Bizkaia 14 puntuko aldeaz iritsi zen atsedenaldira (41-27).
Atsedenalditik bueltan Bilbao Basket indartsu kantxaratu zen eta alde handiak lortu zituen joko ona eginez. Markagailuak etxeko taldearen aldeko 49-33ko emaitza adierazten zuen 25. minutuan. Hirugarren laurdena 52-47ko emaitzarekin bukatu zen.
Azken laurdenean Bilbao Basketek 16 puntuko aldea izan du momentu baten (73-57), baina partidaren azken txanpan Kanaria Handiak jokoa hobetu eta markagailua txukundu du. Amaieran, Bilbao Basketek 75-65eko emaitzarekin irabazi du partida.
Fitxa teknikoa:
75 - Bizkaia Bilbao Basket (21+20+11+23): Javi Rodriguez (4), Blums (21), Mumbru (11), Hervelle (9) eta Banic (6) -hasierako bostekoa-, Salgado (-), Warren (6), Seibutis (-), Markota (6) eta Moiso (12).
65 - Kanaria Handia 2014 (12+15+20+18): Norris (4), Carroll (15), Moran (7), Augustine (10) eta McDonald (9) -hasierako bostekoa-; Bellas (3), Fisher (9), Sanders (-), Kickert (-) eta Savane (8).
Partzialak: 21-12, 41-27 (atsedenaldia); 52-47 eta 75-65 (amaiera).