Zurrumurruak
Davalillo: 'Sitok ez digu adierazi alde egin nahi duenik'
Hedabide batzuek atera dutenez, Bilbao Basketeko entrenatzaileak denbora eskatu dio klubari bere egoeraz hausnarketa egiteko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bilbao Basketek ez du Sito Alonsoren ustezko alde egitearen inguruko berriri jaso eta "harrituta" daude gai horren inguruan sortutako zurrumurruekin. Sito Alonsok 2020. urtera arteko kontratua dauka.
"Sito Alonso Bilbao Basketeko entrenatzailea da, bere kontratua indarrean da eta ez digu esan alde egiteko asmorik duenik. Harrituta gaude", azpimarratu du Xabier Jon Davalillo Bilbao Basketeko presidenteak, ETBri egindako adierazpenetan.
Encestando atariak ateratako informazioaren arabera, Sitok denbora eskatu dio klubari bere egoeraren inguruan hausnartzeko.