Itxi

Datozen 5 urteetarako

Udalak milioi bat euro emango dio Bilbao Basketi kluba ez desagertzeko

Erredakzioa

Bilboko Udalak osoko bilkuran onartu du hiriko saskibaloi klubari milioi bat euroko laguntza ematea datozen bost urteetarako, 200.000 euro denboraldiko.

Bilbao Basket. Argazkia: EFE

Bilboko Udalak ostegun honetan egindako osoko bilkuran onartu du Bilbao Basketi milioi bat euroko diru-laguntza ematea datozen bost urteerako. Ondorioz, klubak 200.000 euro jasoko ditu denboraldiko 2017. eta 2021. urteen artean.

Juan Maria Aburto alkateak esan duenez, "Bilbao Ekintzaren bitartez emango den milioi bat euroko diru-laguntza gabe Bilbao Basket desagertu egingo litzateke. Bilbok lizentzia galduko luke eta talde gabe geratuko ginateke".

Subentzioa ematearen akordioa EAJ-PSE koalizioaren eta PPren aldeko botoekin onartua izan da. EH Bilduk eta Udalberrik proposamenaren aurka bozkatu dute, eta Ganemos Goazen Bilbao abstenitu egin da.

 

in da.

 

Albisteak (3)