Laguntza ekonomikoa
Bilbao Basketek milioi bat euroko kreditua erabilgarri du jada
Agentziak | Erredakzioa
Kreditu horri esker, klubak duen egoera ekonomiko kaskarra arindu egingo da.
Bilbao Basketek erabilgarri du dagoeneko Nafarroako Baserritarren Kutxarekin duela bi aste adostutako milioi bat euroko kreditua. Kreditu horri esker, klubak bizi duen egoera ekonomiko latza arindu egingo da.
Klubak ostiral honetan bertan konfirmatu du kreditua erabilgarri duela. Kreditu hori izateko baldintzetako bat Bilboko Udalak ematen dion diru laguntza "beste bost urtez luzatzea" zen.
Udala ostegunean adostu zuen urteroko 200.000 euroko laguntza hori beste bost urtez bermatzea, 2017tik 2021era. Guztira, milioi bat euro.
Excelente noticia: La línea de crédito con @CajaRuralNav ya es una realidad https://t.co/tFtLylpXX1
— BILBAO BASKET (@CDBILBAOBASKET) 1 de julio de 2016