Itxi

Fitxaketa

Jonathan Tabu joko-antolatzailea, Bilbao Basketera

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Belgikako jokalariak akordioa lortu du Bilboko taldearekin hurrengo hiru denboraldietarako. Fuenlabradatik dator.

Tabu, Fuenlabradaren partida batean / EFE.

Jonathan Tabu da Bilbao Basketeko fitxaketa berria. Joko-antzolatzaile belgikarrak akordioa lortu du Montakit Fuenlabradarekin kontratua bertan behera uzteko, eta Bilbao Basketera heldu da hurrengo hiru denboraldietarako.

Kongoko Errepublika Demokratikoan jaiotako jokalaria tanteo-eskubidea dutenen artean sartu zuen Fuenlabradak. Madrileko taldeak Bilbao Basketen eskaintza berdindu zuen bere eskubideak mantentzeko, baina jokalariak Bilbora joateko asmoa adierazi zuen, eta Fuenlabrada uztea lortu du.

Belgikarrak 34 partida jokalari zituen Fuenlabradarekin aurreko denboraldian, Endesa Ligan eta tituluaren playoffetan. Batez beste, 11 puntu egin zituen, hiru errebote eta lau asistentzia. Gainera, 12. eta 25. jardunaldietako onena izan zen.

Albisteak (3)