Itxi

85-81, Andorraren aurka

Bilbao Basketen lehen porrota Endesa Ligan

Erredakzioa

Dominionek 85-81 galdu du Morabanc Andorraren aurka eta porrota jaso du. Eurokopan galdutako partida kontutan hartuz gero, bigarrenez galdu du jarraian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Dominion Bilbao Basketek lehen porrota jaso du Endesa Ligan Morabanc Andorraren aurka 85-81 galdu ostean. Eurokopan asteazkenean porrota jaso zuten Alba Berlinen aurka.

Partida oso parekatua izan da hasiera-hasieratik. Bi taldeak nor baino nor ibili dira lehen hamar minutuetan, baina etxeko taldeak gehiago asmatu du aurkariaren saskian eta Morabanc Andorrak hiru puntuko abantailarekin bukatu du lehen laurdena (22-19). Bigarren laurdenean ere parekotasuna izan da nagusi, baina etxeko taldeak aldea lau puntura igo du atsedenaldira iritsi aurretik (43-39).

Atsedenalditik kantxara itzuli ostean partida berdintzea eta aurrea hartzea lortu du Bilbao Basketek, baina Andorrak ez dio markagailuan ihes egiten utzi eta bost puntuko errenta lortu du hirugarren laurdenaren amaieran (63-58). Azken laurdenera bizirik iritsi da partida, erabakita egon gabe, eta emozioa izan du azken segundoetara arte. Bilbao Basketek lehia berdintzea lortu du amaierarako 25 segundo falta izan direnean (81-81), baina hurrengo jabetzan baloia galdu eta Mumbruk kirolez kontrako falta egin du 9 segundoren faltan. Morabanc Andorrak ez du aukera alferrik pasatzen utzi eta garaipena lortu du (85-81).

 

rong>.

 

rong>.

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)