Prentsaurrekoa
Bilbao Basket: Davalillok kapital handitzearen proposamena aurkeztu du
ETB
677.640 eurotakoa izango da, egungo kapitalaren ehuneko 33 gehiago, eta 11.294 akzio jarriko dira salgai.
Bizkaia Bilbao Basketen akzio kontuak dituzte albiste. Xabier Jon Davalillo presidenteak kapital handitzearen proposamena aurkeztu du gaur prentsaurrean.
677.640 eurotakoa izango da, egungo kapitalaren ehuneko 33 gehiago, eta 11.294 akzio jarriko dira salgai. 3 epetan egingo da, hasiera batean akziodunek izango dute aukera, ondotik abonatuek eta azkenik nahi duen edonork. Gutxieneko inbertsioa 180 eurokoa izango da.
Datorren ostiraleko ez-ohiko batzarrean aztertuko dute proposamena akziodunek.