Endesa Liga
RETAbet Bilbao Basket ezinean, Unicajaren aurka (85-64)
Agentziak | Erredakzioa
Bilbotarrak atzetik joan dira markagailuan eta ezin izan diete andaluzierrei aurre egin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
RETAbet Bilbao Basketek galdu egin du Unicajaren aurka Endesa Ligan jokatutako partida (85-64). Bilbotarren hirugarren porrota da jarraian, andaluziarrei lehen bi laurdenetan eutsi ostean.
Joan Plazak Dejan Musli pibota jokoan jarri du, jokalariak gastroenteritisa sendatu ostean. Andaluziarrak nagusi izan dira lehen laurdenean, eta 10 puntuko aldea ere izan dute, laurdenaren amaieran lau puntura murriztu da (24-20).
Bigarren laurdenean, Mumbru eta Unicajako Carlos Suarez izan dira protagonista. Atsedenaldira 43 eta 42 iritsi dira.
Hirugarren laurdenean, Malagako taldeak 16 eta 0eko partziala egin du (59-48, 28. minutuan), Bilbao Basketek bost puntuko aldea izan duen arren (43-48). Baina etxeko taldeak atzean izan duen sendotasunak bilbotarren erreakzioa eten du. Ondorioz, azken laurdena 63-55 atzetik hasi dute.
Azken 10 minutuetan, Unicaja bikain aritu da, bilbotarrak ahul zeudela aprobetxatuta, eta azkenean 85 eta 64 irabazi dute.
Fitxa teknikoa
85 - Unicaja (24+19+20+22): Lafayette (10), Smith (12), Waczynski (8) Brooks (4), Musli (2) -hasierako boskotea-, Okuo (7), Fogg (17), Díaz (3), Díez (6), Suárez (16) eta García (-).
64 - Retabet Bilbao Basket (20+22+13+9): Borg (-), Mumbrú (17), Lapornik (7), Hervelle (2), Buva (11) -hasierako boskotea-, Bamforth (7), Mendia (3), Llorente (9), D. Todorovic (-), Eric (8) eta Nikolic (-).
ta Nikolic (-).