Itxi

91-76

RETAbet Bilbao Basketek garaipen erosoa lortu du Manresaren aurka

Erredakzioa

Bizkaiko taldeak 91-76 irabazi dio ICL Manresari Bilbao Arenan eta amaiera eman dio bolada txarrari.

Your browser doesn’t support HTML5 video

RETAbet Bilbao Basketek garaipen erosoa lortu du ICL Manresaren aurka (91-76) Bilbao Arenan eta bolada txarrari amaiera eman dio. Bosgarren garaipena lortu du Bilboko taldeak Endesa Ligan.

Partida parekatuta hasi da, baina lehen laurdeneko azken minutuetan Bilbao Basketek zortzi punturainoko abantaila lortu du (21-13). Jarraian, ordea, ICL Manresaren erantzuna etorri da. Kataluniako taldeak desabantaila murriztu du, baina talde bizkaitarraren aldeko 24-17ko emaitzarekin amaitu dira lehen hamar minutuak.

Bigarren laurdenean etorri da Bilbao Basketen nagusitasuna. Etxeko taldea nagusi izan da erasoko eta defentsako jokoan. Ondorioz, zuloa ireki du RETAbet Bilbao Basketek markagailuan eta 12 puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (48-36).

Atsedenaldiaren ostean indarberrituta kantxaratu da RETAbet Bilbao Basket eta garaipena erabat bideratuta utzi du. Aurkaria baino askoz hobeto jokatu du hirugarren laurdena talde bizkaitarrak eta 19 puntuko abantailarekin ekin dio azken laurdenari (74-55). Amaierako hamar minuetarako partida erabakita egon da Bilbao Basketen alde eta garaipenak ez dio ihes egin RETAbet Bilbao Basketi (91-76).

Fitxa teknikoa:

91 - RETAbet Bilbao Basket (24+24+26+17): Borg (10), Bamforth (15), Mumbrú (22), Hervelle (1) eta Eric (19) -hasierako bostekoa-; Tabu (1), Salgado (4), Lapornik (5), Todorovic (2), Nikolic (6), Eric (6) eta Mendia.

76 - ICL Manresa (17+19+19+21): Cvetkovic (8), Aranitovic (9), Tomas (9), Trapani (12) eta Cakarun (8) -hasierako bostekoa- Rush (5), Suggs (4), Montañez (4), Auda (13), Andric (4), Belemene eta Sakho.

Partzialak: 24-17, 48-36 (atsedenaldia); 74-55 eta 91-76 (amaiera).

Epaileak: Garcia Gonzalez, Cortes eta Sanchez Mohedas.

anchez Mohedas.

Albisteak (3)

Bideoak (1)