83-61
RETAbet Bilbao Basketek jipoia jaso du Valentziaren aurka
Erredakzioa
Bizkaiko taldeak 83-61 galdu du Fontetan eta laugarren porrota jaso du Endesa Ligan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
RETAbet Bilbao Basketek 83-61 galdu du Valentzia Basketen aurka Fontetan eta laugarren porrota jaso du talde bizkaitarrak Endesa Ligan. Hamar jardunaldiren ondoren sei garapen eta lau porroteko balantzea du Bizkaiko taldeak.
Partidari ondo ekin dio Bilbao Basketek eta markagailuan agintzea ere lortu du, baina lehen laurdenearen azken txanpan esnatu da etxeko taldea eta hasierako hamar minutuen amaieran zazpi puntuko abantaila eskuratu du (23-16). Bigarren laurdena parekatua izan da. RETAbet Bilbaok bere jokoa hobetu du. Defentsan sendoago ibili da Duranek zuzentzen duen taldea eta erasoan ere gehiago asmatu du. Valentziak, ordea, ez du behera egin eta etxekoen aldeko 36-30 emaitzarekin iritsi da norgehiagoka atsedenaldira.
Atsedenalditik kantxara bueltatu ostean apurtu da partida etxeko taldearen alde. Valentzia jaun eta jabe izan da kantxan eta Bilbao Basketek ezin izan du aurkariaren jokoa geratu. Valentziak zulo handia ireki du markagailuan eta 21 puntuko abantailarekin ekin dio azken laurdenari (64-43). Amaierako minutuetan ezer gutxi egin ahal izan du Bilbao Basketek eta porrota jaso du 83-61eko emaitzarekin.
Fitxa teknikoa:
83. Valentzia Basket (23+13+28+19): Van Rossom (8), Rafa Martinez (10), Sato (5), Sikma (4), Kratsov (10) -hasierako bostekoa- Thomas (15), Diot (9), Vives (12), Oriola (3) eta San Emeterio (7).
61. RETAbet Bilbao Basket (16+14+13+18): Tabú (3), Bamforth (17), Mumbru (12), Hervelle (8), Eric (13) -hasierako bostekoa- Borg (2), Mendia (-), Lapornik (0), Todorovic (1), Buva (2) eta Nikolic (3).
Epaileak: Perez Perez, Martinez Fernandez eta Aliaga.
dez eta Aliaga.