Endesa Liga
Bilbao Basketek Real Madrilen kontra galdu du etxean (77-85)
Agentziak | Erredakzioa
Beltzezko gizonak Real Madrili markagailua iraultzen saiatu dira, baina Endesa Ligako liderrak nagusitu egin dira azken laurdenean.
RETAbet Bilbao Basket Real Madril menderatzen saiatu da, baina zuriek azken laurdenean saihestu dute beltzezko gizonen ahalegina. Azkenean, argi irabazi dute kanpokoek: 77-85.
Neurketak aldi ezberdinak izan ditu. Ia norgehiagoka osoan zehar, Pablo Lasoren taldea izan da nagusi, baina Carles Duranen gizonek erantzun ona eman dute hirugarren laurdenean, eta azken hamar minutuetara 3 puntuko aldearekin baino ez dira heldu (62-65). Eskura zuten markagailuari buelta ematea.
Etxekoek berdintzeko aukera izan dute azken laurdenaren hasieran, Danilo Nikolicen hiruko batekin, baina azken laurdeneko lehen minutuetan, Real Madril Endesa Ligako lider moduan sendotu da, batez ere 0-12ko partzial bati esker.
FITXA TEKNIKOA
RETAbet Bilbao Basket: Tabu (15), Todorovic (3), Mumbru (9), Hervelle (5) eta Eric (8) –hasierako boskotea–; Borg (2), Lapornik, Bamforth (10), Nikolic (2), Buva (23), Mendia eta Salgado.
Real Madril: Doncic (12), Maciulis (7), Taylor (11), Reyes (3) eta Ayón (14) –hasierako boskotea–; Draper (10), Rudy, Carroll (11), Hunter (4), Randolph (13) eta Suarez.
Partzialak: 13-22, 25-26, 24-17 eta 15-20.