Endesa Liga
Bilbao Basketek jipoia hartu du Real Madrilen etxean (104-76)
Agentziak | Erredakzioa
Carles Duranen taldeak ondo eutsi die madrildarrei lehen bi laurdenetan, baina atsedenaldiaren ostean bilbotarrak ezinean aritu dira.
Real Madrilek jipoia eman dio RETAbet Bilbao Basketi 104 eta 76 eta azken partidetako bolada txarra eten du (lau porrot bost neurketetan).
Madrildarrek bidea zuzendu dute Bartzelona Lassari eta Olinpiakosi irabazi ostean.
Sergio Llull izan da norgehiagokako izarra. Pablo Lasoren taldearen jokoa bere gain hartu du, eta 29 puntu egin ditu (jaurtitako bederatzi hirukoetatik zazpi sartu ditu). Horrez gain, lau asistentzia eman ditu.
Fitxa teknikoa
104 - Real Madril (23+23+27+31): Randolph (8), Ayón (6), Carroll (25), Taylor (5) y Llull (29) -hasierako boskotea-, Rudy (2), Doncic (4), Reyes (15), Nocioni (3), Draper (2), Hunter (2), eta Suárez (3).
76 - RETAbet Bilbao (20+19+22+15): Tabu (9), Lapornik (9), Mumbrú (6), Hervelle (5) eta Buva (18) -hasierako boskorea-, Borg (2), Salgado, Eric (17), Todorovic (10) eta Nikolic.
Partzialak: 23-20, 46-39 (atsedenaldia), 73-61 eta 104-76 (amaituta).
Amaiera. @RMBaloncesto 104-76 RETAbet @CDBILBAOBASKET. Derrota en Madrid, a pesar del buen trabajo inicial. A seguir luchando. GOAZEN MIB! pic.twitter.com/Y16rDCmc2n
— BILBAO BASKET (@CDBILBAOBASKET) 26 de marzo de 2017