23 urteko eskolta
Bilbao Basketek Lucio Redivo fitxatu du
Erredakzioa
Eskolta postuan jokatzen du 23 urteko argentinarrak, eta Weber Bahia Blanca taldetik iritsi da. Redivok bi urterako kontratua sinatu du, beste urtebetez berritzeko aukerarekin.
RETAbet Bilbao Basketek Lucio Redivo eskolta argentinarra fitxatu duela iragarri du. Redivok bi urterako kontratua sinatu du Bizkaiko taldearekin, eta beste urtebetez berritzeko aukera izango du.
23 urteko jokalariak eskolta postuan jokatzen du, eta 1,83 metroko altuera du. Argentinako Weber Bahia Blanca taldetik iritsi da Bilbora. Ondorioz, Bilbao Basketek 2017-2018. denboraldirako egin duen bigarren fitxaketa da, Jameel McKay fitxatu ostean. Weber Bahia Blanca taldean, batez beste, 16,9 puntu sartu, 2,8 errebote jaso eta 3,3 asistentzia eman ditu partidako.